Blogia

tupina

Bruno Munari

Milanen jaio zen 1907an, artista, diseinatzaile, arkitekto, idazte, irakasle, filosofo eta beste hainbat gauza deitu dute, baina bere lan gehienak diseinuarekin lotura handia dute bere kasuan. Diseinua maite duen edonorentzat Munari garrantzitsua da, bere liburuak zoragarriak direlako, bere liburuetan diseinua zer den eta diseinuaren metodologia ikasiko ditugualako.

Niri diseinua eta luxuaren gainean aritzen denean gustatzen zait bereziki.

Link interesgarria

Link interesgarria

Giza ikuspuntutik diseinu desegokiak aztertzen dituen webgunea da BadDesigns.


Egilea MIchael J. Dornell da, besteak beste diseinuen ergonomian aditua. Bere lana leku askotan gomendatzen dute Interneten.


Diseinu aldetik oso eskasa da webgunea baina merezi du bisita egiteak. Diseinu desegoki asko eta asko aztetertzen ditu adibide gisa eta gomendioak ematen ditu. Diseinatzaileek kontutan hartu beharrekoak gomendio hauek.

Kafe-makina

Gogoko dut kafea, hori baino gehiago kafe gabe ezin ninteke bizi. Orain dela gutxi kafe-makina bat erosi dut, espressoa egiteko makina. Ez da oso on-on horietakoa, baina eskua hartu diot dagoeneko eta nire gustuko kafea gertatzen dut orain eta gainera esneari bitsa ateratzen diot, um!!! Zer iruditzen zaizue hurrengo kafe makina?





Polita da (nirea baino politagoa) eta espresso onak gertatuko dituela ere seguru nago, baina ez al da zikinegia? Nirea beltza da eta zikina dagoenean ez da hainbeste nabaritzen, baina hau erabiltzen den bakoitzean garbitu behar da, nire amak esaten duen bezala ez delako sufridoa.

Bordeleko epaitegia

Bordeleko epaitegia

Asteburu honetan Bordele pixka bat ezagutzeko aukera izan dut. Asko gustatu zait hiria, oso atsegina iruditu zait. Bertan atentzioa deitu didan eraikuntzetako bat honakoa da, Tribunal de grande instance a Bordeaux, Richard Rogers arkitektuaren lana da, 1992an hasi eta 1998an amaitu zuten, ni behintzat erabat harrituta utzi ninduen.
Epai dezala bakoitzak...





Ongi etorri Tupina blogera

Tupina, eltze, lapiko edo marmita bat da. Honako weblogean industri diseinuari eta Interneti buruzko burutazio, ekimen eta informazioa argitaratzen saiatuko naiz.
Egunero weblog hobea egiten ere saiatuko naiz.